lunes, 13 de octubre de 2008

Boligrafoa eskuan

Eskuaren ostean, boligrafoa, boligrafoaren ostean zer? Boligrafoeran aurrean orri zuria, baina orri zuriaren atzean zer?

Beldurra

Misterioa

Ezer ez, zer edo zer, gutxi baina…

Garun eroa paperatzeko prozesuan

Xabi betiko txoko ilunean eseri zen, flexo ilun baten ondoan, argirik gabeko flexoa, bere begi ilunen antzerakoa, argirik gabekoa, melankoliaren hiru fokuren batzar nostalgikoa”

Boligrafoaren puntatik ateratzen hitz pare bat, laukote bat, hogei bat hitz haien artean josiak, kaos ordenatuan.

“ Hantxe zegoen bere nostalgiaren erruduna. Bere aurrean, hitzik bota gabe, harro-harro hari begira, imintziorik egin gabe. Neutral, beti bezala. Nola eman lehenengo pausua?Zer egin? Zer esan?Zer baina?”

Erraza da etsipenarekin aliatzea. Erraza baino, erakargarria nonbait. Horregatik gainditu behar da muga; zoramena eta errealitatea nahastea ekiditen duten harresi erraldoiak hautsi behar dira.

“Keinu batekin hasiko zen. Askotan hitzak komunikaziorako oztopoa baino ez dira. Eskua hurreratu eta kontu handiz fereka pare bat egin zizkion. Horren ostean bere ahotik ihes egiten zuen azken hasperena balitz bezala oratu zuen. Xuabe.”

Eta bat-batean lurrikara sentimentala. Hitz jario etengabea, irrazionala ia, eroa. Kontrolik gabeko perpausen segida. Zentzurik gabeko hitz talde erraldoiak. Puntuak eta komak solasaldiaren moderatzaile. Ideiak irudimenaren eta emozioen tintaz paperean gauzatuak.

Xabi idazten hasi zen: Boligrafoa hartzean kalanbreak sentitzen zituen gizon baten istorioa kontatuko dizuet.”

No hay comentarios: