miércoles, 4 de agosto de 2010

Altzairuzko bihurgune gelatinazkoak

Errepideetako bihurguneak gelatinazkoak dira urdailean
Urdailean sortzen dira eta eztarriraino igoz
hitz bihurtuz
mingainean dardara bihurtzen dira
Ziztada belarrietan
ezkerrekoan normalean

Baina beste batzuetan
BIHURGUNEAK ALTZAIRUZKOAK DIRA
kostata
besoetatik




hatz puntetaraino doaz

Ezin bihurtu hitz
Ezin bihurtu sentimenduzko esaldi
Memoriaren bazterretan izkutatutako amodiozko gutunen aztarnaren hondakin izanik
ZAPLASTEKO bihurtzen dira
masailean
ezkerrokoan gehienetan




Baina errepide batzuk
zangoetako portuetatik hedatzen dira
igo
eta
jaitsi
egiten dira sexuaren tenpluraino eta

hitz bihurtu ezinik
su bihurtzen dira

grina kontrolaezina gorputzaren gunerik sekretuenetan
amodiozko askatasunaren epizentroan



Eta mEmentu horretan
errepideetako bihurguneetan galduz,
bihurguneak deskubrituz,
bihurguneak tentuz kotoizko eskuekin josiz,
lortzen da
inposibleak diruditen kurben metamorfosia
gorputzaren mapa beti aldakorra,
bihurgunetsua,

eztarritik behatzetaraino gelatina dastatuz
altzairua galdatzen den bitartean

1 comentario:

Anónimo dijo...

Poema honek badu bere "forma"

Beraz, norbaitek benetako formatoa eskuratu nahi badu

zuri_1988@hotmail.com