martes, 26 de octubre de 2010

Zertzeladak

Zertzelada pare bat eman zion bere burmuinaren ezkerreko hemisferiaoari eta ikusitakoa gustatu ez zitzaionez eskuinekora jo zuen: tulipai moreak intxaurrezko itsaso batean.

Pintzela hartu eta ezkerreko hemisferiora bueltatu zen. Inurriak oraingoan. Hutsean forma beldurgarriak eraikitzen zituzten milioika inurri. Berdez pintatu zituen eta eskukada bat hartu zuen eskuineko hemisferiora eramateko.

- Zorzti t’erdiak Claudine! Afaltzeko ordua da! Zatoz bizkor!

Ustekabena harrapatu zuen amak eskuineko hemisferioan eta momentuz inurri berde multzo bat, tulipai moreak eta intxaurrez beteriko itsaso bat baino ez zituen.

Koadroa zuriak, oihal zuri hark, bere begirada itotzen zuen. Amaren oihuek bezala.

- Claudine! Ez al dizut bada bizkor etortzeko esan!?!? Afaria hoztuko zaizu!

Pintzela hemisferioetatik atera eta ezkerreko eskura eraman zuen. Horrekin batera bere begirada antzua oihalera zuzendu zuen berriz ere. Inurri berdeak, bere ezkerreko hemisferiotik ihesi, koadroaren beheko izkinatik gora, diagonalean sigi- saga eginez, oihal zuria zeharkatzen zuten punta batetik bestera.

Orduan, beldur ero batek Claudine atxilotu zuen bere atzapar maltzurretan indarkeri desesperatura bultzatuz. Amak atea astintzen zuen bitartean neskak pintzelarekin inurri guzti horiek banan- banan akabatzen ahalegintzen zen. Labantzat zuen pintzelaz baliatuz inurri bakoitzeko sastada bat ematen zion koadro zuriari. Oihu beilegietan bildutako zertzelada hilkorrak.

“Ez dut uste galerían eskegita dagoen oihal zulatu horrek margolaria tormentatzen duten zalantza existenzialak islatzen dituenik Igor”

No hay comentarios: