lunes, 22 de febrero de 2010

Arimaren zirrikituak

Zirrikiturik balego. Ariman zirrikiturik handik sartu eta bere sekretu guztiak deskubritzeko. Zirrikitu batekin nahikoa litzateke. Nahikoa handik buelta bat eman eta horren ostean bake miligramo batzuk eskuratzeko.
Baina bakerik ezin da lortu ariman zirrikiturik ez badago. Jasoneren ariman zirrikiturik aurkitzea ezinezkoa zen. Jasone sekretu bat zen bere osotasunean. Jaikitzen zenetik oheratu arte sekretu deskubriezina, zirrikiturik gabeko sekretua. Bere begiradak berak, Jasoneren sekreturik gordinenak izkutzatzen zituen, arimaren ganbaran gordetzen diren horietakoak. Sekretu gris eta distiratsuenen itzala igar nezakeen bere begietan. Baina ez nuen sartzerik. Beste askotan lortu dut. Begietatik sartu eta arimaren zirrikituren bat topatu dut noizbait. Baina Jasoneren begiek ez zidaten inoiz aukera hori eman.
Badago beste modu bat ere arimaren zirrikituak topatzeko. Begiraden gurutzaketa. Lau begiren arteko zubi sendoak eraikitzean posiblea izaten da arimaren zirrikituak aurkitzea edo gutxienez haiengandik hurbil egotea. Baina Jasoneren begien itzal gris distiratsuek begiraden gurutzaketa oztopatzen zuten neutraltasunez eraikitako harresiak bailiran.

Jasone hil behar dut. Bai, beste batekin saiatuko naiz, Helene beharbada. Bai, hori da, Helenek badu zirrikiturik ariman. Zaila da topatzen, baina behin aurkituta altxor zoragarria da Heleneren arimaren zirrikitua. Jasone hil egin behar dut. Horixe egingo dut, behin bere begi grisak ahaztuta errazagoa izango zait Heleneren zirrikitutik barrena abiatzea.

"Heleneren begi beltzak begiradak xurgatzen espezializaturik zeuden eta nirea osorik xurgatu zuten tabernan sartu bezain pronto"

Badago. Hemendik aurrera Jasonek ez nau gehiago kezkatu behar. Obsesionaturik ibili naiz pertsonaia horrekin, eskerrak Arantzak pertsonaiak hiltzen irakatsi zidan.

Arantza... Arantzak ez du ariman zirrikiturik.

3 comentarios:

Ainara dijo...

Me encanta
I love it
Izugarri maite izan dut

*****

Anónimo dijo...

Lo sabía (mientras se desempolvaba los hombros)

Coffee and cigarrettes once again?

jajaja

Anónimo dijo...

Gaitza da gizaki gehienengan arimaren zirrikiturik topatzea eta are zailago egiten zaigu lau begiren gurutzatze hori erdiestea.
Zenbaitetan eskuraezina inzanik ere,ahalegindu behar gara behin eta berriz;izan ere, saiatze horretan datza bizi-poza.
Oso hausnarketa polita,zinez